XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

azaroaren 30ean hain zuzen ere, izan zen lehen aldiz borroken lekuko zuzena.

Abenduan, berriz, Camagûey-n zegoen Suarez Valdes eta Navarro jeneralek Maceo eta Gomezen matxinatuak gailendu zituztenean.

Abentura hartatik zauririk gabe atera eta gero, bestelako esperientzia kilikagarri handi barik itzuli zen Londresera, New Yorketik barrena.

Baina, hori bai, Kuban eman zuen denbora aski izan zitzaion zigarro puruetara eta siestara zaletzeko.

Hemeretzigarren mendearen amaieran Erresuma Batua munduko potentzia kolonial handiena zen.

Bost kontinenteetan zeuden barreiatuta konkistaturiko bere lurraldeak eta mundu osoko eremuaren %20 zuten euren menpe.

Lehen Mundu Gerra hasi aurretik berrogeita hamabost herrialde zeuden britainiarren esku.

Horien artean aipatzeko modukoak dira India (gaur egungo India gehi Pakistan, Afganistan eta Bangladesh hartzen zituen lurraldea).

Hegoafrikar Batasuna, Australia, Zeelanda Berria eta Kanada.

1890an Husareen Laugarren Errejimentua Indiara bidali zuten